RSS harpidetza facebook youtube Harremanetarako
Euskara
Ehaze logotipoa EHAZE ezagutu

ALBISTEAK

SZENATOKIAREN DEIALDIA

2015ko Durangoko azokak abenduak 4tik 8ra zabalduko ditu bere ateak eta urtero bezala Szenatokia gunea San Agustin aretoan izango da.

Szenatokia arte eszenikoen gunea da, EHAZEk eta San Agustin aretoak elkarlanean koordinatzen dutena.

SZENATOKIKO MARATOIAren bosgarren edizioa martxan jarri nahi dugu eta honekin batera bertan parte hartzeko deialdia zabaldu nahi dizuegu.

gehiago irakurri 2015-06-22

Eszenikaren Aldeko Plataformaren oharra Dantzerti eskola berriaren kariaz

Eszenakiaren aldeko Plataforma: Etapa bukaera

Pasa den apirilaren 1ean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultura Sailak jakinarazi zuen Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola datorren 2015-2016 ikasturtean jarriko dela martxan. Antzerkia eta Dantzaren alorreko sektore profesionalaren ia-eremu guztietatik aldarrikatu den eskaerari erantzuna eman zaio horrela, hain zuzen ere orain 10 urte batu gintuena Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolaren aldeko Plataforman, ondoren Eszenikaren aldeko Plataforma bihurtu zena.

gehiago irakurri 2015-06-22

ANTZERKI ESKOLEN EGUNA AZPEITIKO TOPAKETETAN

Udazken honetan, urriak 30en hasi eta azaroaren 22 bitartean, XXXIII. Euskal Antzerki Topaketak ospatuko dira Azpeitin.

EHAZEren (euskal herriko antzerkizale elkartearen) eskutik, urtero lez, Antzerki Eskolen Eguna burutuko da, azaroaren 1ean.

gehiago irakurri 2015-06-22

UMORE AZOKA

50 konpainiak hartuko dute parte maiatzaren 21etik 24ra jaialdian. Haietariko 17 Euskal Herrikoak izango dira eta 12k estreinaldia eskainiko dituzte azokan. Euskal talde horiek eta jokatuko dituzten lanak aurkeztuko dira ostiralean Bilbon.

 

 

gehiago irakurri 2015-05-12

"KALE ANTZERKIA BULTZATUZ" PROGRAMAREN DIRULAGUNTZEN DEIALDIA

http://www.jusap.ejgv.euskadi.eus/r47-bopvapps/eu/bopv2/datos/2015/05/1502012e.shtml

gehiago irakurri 2015-05-12

Artistak, kultura kudeatzaileak eta irakasleak: harreman molde berrien bila jardunaldiak

Donostia 2016k sorkuntza eta bitarketaritza artistikoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu apirilaren 27an eta 28an

Donostia 2016k eta Donostia Kulturak Artistak, kultura kudeatzaileak eta irakasleak: harreman molde berrien bila jardunaldiak antolatu dituzte apirilaren 27an eta 28an 2016 Gunean (Easo kalea 43, Donostia).

Sorkuntza eta bitartekaritzaren inguruko jardunaldi hauek honakook ditu helburu: artistak eta konpainiak, kultura kudeatzaileak, irakasleak eta gizarte kolektiboekin lan egiten duten pertsonak.

 

gehiago irakurri 2015-04-23

VI. ESPERIENTZIXAK

EUSKAL ANTZERKIAREN MEMORIA HISTORIKOA

Mahai-ingurua:

Mª Karmen Gil Fombellida

Ixabel Etxeberria

Patri Urkizu

Jaime Valverde (moderatzailea)

 

Irakurketa dramatizatua

Maite Arrese

Kepa Errasti

gehiago irakurri 2015-04-15

ADEL 2015

ARTEDRAMA EUSKAL LABORATEGIA / TOPAKETAK.

Urtero, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dugunontzako topagunea izaten da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen den gunea. Profesional zein ikasleei bideratuta egoten da, beti ere Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin.

 

2006. urtean laborategi gisa jaiotako topagune honek, badu zer eskaintzerik, euskal arte eszenikoen esparruan, bai profesionalei eta baita aditu zein zaleei ere. Gure herrietan eta euskara mugarri, aspaldi lanean dabiltzan aktore, ikerlari eta sortzaileak izaten dira gurekin irakasle eta solaskide moduan:

 

 

gehiago irakurri 2015-03-25

KULTUR MARATILA

Otsailaren 26tik Martxoaren 1era, Kultur Leioako oholtzan kalitate handiko bost sorkuntza ikusi eta gozatzeko aukera izango dugu, tartean bi antzerki lanen estreinaldiak: Lauka Teatroaren “Amodioaren ziega” eta Borobil taldearen “Jokoz kanpo”. Gainera, beste bi pieza ere baditugu iragarrita: “Arren ganbara eta emeen sotoa” ATX Teatroaren eskutik eta Oh my God-en “Zer duzu Amy?”. Larunbat gauean musikak izango du bere tartea: Gose taldea arituko baita Leioan bere azken ikuskizun eta proiektuarekin “Gosariak”.

gehiago irakurri 2015-02-20

Piarres Larzabal Literatura eskolan Ixabel Etxeberriaren esku

Piarres Larzabal: euskaldunen mundua ezagutzeko antzerkigintza, Ixabel Etxeberria

Literatura Eskola
 
Ernest Lluch K.E.
Non da
2015 Ots 21
/ 10:00-14:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Euskaraz
classic

 

gehiago irakurri 2015-02-16

BILATU

Loading

KRITIKAK

AGENDA

< Uztaila 2012 >
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

BAZKIDE TXOKOA

Bazkide txokoa

HEMEROTEKA

BABESLEA

© 2011 EHAZE Euskal Herriko AntzerkiZale Elkartea
Enparan Dorretxea (3.solairua), Foru Ibilbidea 18, 20730 AZPEITIA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 150097 / 675945734

Lege oharra | Harremanetarako

WAI-A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta