RSS harpidetza facebook youtube Harremanetarako
Euskara
Ehaze logotipoa EHAZE ezagutu

ALBISTEAK

2017-09-28

POLTSIKO ANTZERKIAREN DEIALDIA

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2017/18ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak baditu dagoeneko lehen eta bigarren sariak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria eman dio Ay Teatro! taldearen Zaharrak Berri (Astolasterra)  antzezlanari. Bigarren sariak, berriz, Atauts sortzailea taldearen Gudua eta Rubik konpainiaren Puer Aeternus lanari egokitu zaio.  

 

Zaharrak Berri (Astolasterra)

Bi aktore, jai herrikoi, inauteri eta maskaradetan erabiltzen diren jantzi tradizionalak soinean dituzela, musika eta kantuen bidez antzezpenari hasiera emango diote. Hiru pieza satiriko osatutako antzezlan honetan, indibidualismoa, krisi kulturala eta emakumearen poziosioaren inguruko aldarrikapena ikusi ahal izango da. Ylenia López eta Francisco Lidón izango dira obraren aktoreak.

 

Gudua

Guru bat eta emakumen bat taula gainean. Emakumea, Guruaren kontsultan dago, galdetzen, jakinminez. “Energia ez dela sortzen, ezta desuzestatzen ere, transformatu ezik, esaldi sonatua gida bezala harturik, Atauts Sortzaileak lan original hau proposatzen dugun, Asier Hernandezen gidaritzapean eta Dorleta Urretabizkaiaren aktore-lanarekin.


 

Puer Aeternus

80. hamarkadan Dan Keley dieturiko psikologoa ohartu zen bere paziente askok hainbat sintoma komunean zituztela: heldutasunarekin lotutako ardurak saihestea, edo ezagunago zen bezala, Peter Pan sindromea. Itxusia eta txarra al da zahartzea? Pena merezi al du zahartzea? Galdera guzti horiei buruzko hausnarketa proposatuko digu Rubik konpainiak Juan José Herrero eta Xabier López aktoreen eskutik.

 

Proiektu irabazleak 4.000 euroko dirulaguntza jasoko du proposatutako antzezlana garatzeko eta ekoizteko. Bigarren sariak, bakoitzak, berriz, 3.200 euroko dirulaguntza izango du. 2018ko otsailaren 15etik martxoaren 4ra Donostiako hainbat taberna eta aretotan egingo den Poltsiko Antzerki Jaialdiaren 27. edizioaren barruan ikusteko aukera izango da.

Donostia Kulturak, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak deialdian parte hartu duten guztiei beren esker ona azaldu nahi diete. Aurkeztutako proiektuek maila altua erakutsi dute eta aukeraketa zaila izan da.

Atzera
Lagun bati bidali

 


 


 


 


 

Idatzi segurtasun kodea

 

Erantzunak

 




 




BILATU

Loading

KRITIKAK

AGENDA

< Urtarrila 2018 >
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    

BAZKIDE TXOKOA

Bazkide txokoa

HEMEROTEKA

BABESLEA

© 2011 EHAZE Euskal Herriko AntzerkiZale Elkartea
Enparan Dorretxea (3.solairua), Foru Ibilbidea 18, 20730 AZPEITIA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 150097 / 675945734

Lege oharra | Harremanetarako

WAI-A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta