RSS harpidetza facebook youtube Harremanetarako
Euskara
Ehaze logotipoa EHAZE ezagutu

ALBISTEAK

Umore Azoka: Irekita proposamen artistikoak bidaltzeko epea

Maiatzaren 19, 20, 21 eta 22an egingo den 2016ko Umore Azoka – Leioako Kale Artisten XVII. Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak bidaltzeko epea ireki da.

gehiago irakurri 2015-10-15

Amale Arzelus hil da

Amale Arzelus antzerki aktore eta idazlea hil da.

Iragan asteko astelehenean, irailak 28, Amale Arzelus aktore eta idazlea zendu zaigu. Amale famatua zen irratian euskaraz aritutako lehenengo emakumea izateagatik. 2011 Antzerkizale Saria jaso zuen Mungian.

gehiago irakurri 2015-10-05

dFERIA2016an parte hartzeko izena emateko ireki da konpainientzako

dFERIAko XXII. edizioan parte hartzeko konpainientzako izen emate epea irekia dago gaurtik aurrera eta urriaren 9a arte. Hurrengo edizioa martxoaren 7tik 10era ospatuko da eta izen-ematea dFERIAko webgunearen bitartez egin behar da.

 

gehiago irakurri 2015-09-25

SZENATOKIAREN DEIALDIA

2015ko Durangoko azokak abenduak 4tik 8ra zabalduko ditu bere ateak eta urtero bezala Szenatokia gunea San Agustin aretoan izango da.

Szenatokia arte eszenikoen gunea da, EHAZEk eta San Agustin aretoak elkarlanean koordinatzen dutena.

SZENATOKIKO MARATOIAren bosgarren edizioa martxan jarri nahi dugu eta honekin batera bertan parte hartzeko deialdia zabaldu nahi dizuegu.

gehiago irakurri 2015-06-22

Eszenikaren Aldeko Plataformaren oharra Dantzerti eskola berriaren kariaz

Eszenakiaren aldeko Plataforma: Etapa bukaera

Pasa den apirilaren 1ean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultura Sailak jakinarazi zuen Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola datorren 2015-2016 ikasturtean jarriko dela martxan. Antzerkia eta Dantzaren alorreko sektore profesionalaren ia-eremu guztietatik aldarrikatu den eskaerari erantzuna eman zaio horrela, hain zuzen ere orain 10 urte batu gintuena Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolaren aldeko Plataforman, ondoren Eszenikaren aldeko Plataforma bihurtu zena.

gehiago irakurri 2015-06-22

ANTZERKI ESKOLEN EGUNA AZPEITIKO TOPAKETETAN

Udazken honetan, urriak 30en hasi eta azaroaren 22 bitartean, XXXIII. Euskal Antzerki Topaketak ospatuko dira Azpeitin.

EHAZEren (euskal herriko antzerkizale elkartearen) eskutik, urtero lez, Antzerki Eskolen Eguna burutuko da, azaroaren 1ean.

gehiago irakurri 2015-06-22

UMORE AZOKA

50 konpainiak hartuko dute parte maiatzaren 21etik 24ra jaialdian. Haietariko 17 Euskal Herrikoak izango dira eta 12k estreinaldia eskainiko dituzte azokan. Euskal talde horiek eta jokatuko dituzten lanak aurkeztuko dira ostiralean Bilbon.

 

 

gehiago irakurri 2015-05-12

"KALE ANTZERKIA BULTZATUZ" PROGRAMAREN DIRULAGUNTZEN DEIALDIA

http://www.jusap.ejgv.euskadi.eus/r47-bopvapps/eu/bopv2/datos/2015/05/1502012e.shtml

gehiago irakurri 2015-05-12

Artistak, kultura kudeatzaileak eta irakasleak: harreman molde berrien bila jardunaldiak

Donostia 2016k sorkuntza eta bitarketaritza artistikoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu apirilaren 27an eta 28an

Donostia 2016k eta Donostia Kulturak Artistak, kultura kudeatzaileak eta irakasleak: harreman molde berrien bila jardunaldiak antolatu dituzte apirilaren 27an eta 28an 2016 Gunean (Easo kalea 43, Donostia).

Sorkuntza eta bitartekaritzaren inguruko jardunaldi hauek honakook ditu helburu: artistak eta konpainiak, kultura kudeatzaileak, irakasleak eta gizarte kolektiboekin lan egiten duten pertsonak.

 

gehiago irakurri 2015-04-23

VI. ESPERIENTZIXAK

EUSKAL ANTZERKIAREN MEMORIA HISTORIKOA

Mahai-ingurua:

Mª Karmen Gil Fombellida

Ixabel Etxeberria

Patri Urkizu

Jaime Valverde (moderatzailea)

 

Irakurketa dramatizatua

Maite Arrese

Kepa Errasti

gehiago irakurri 2015-04-15

BILATU

Loading

KRITIKAK

AGENDA

< Apirila 2018 >
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      

BAZKIDE TXOKOA

Bazkide txokoa

HEMEROTEKA

BABESLEA

© 2011 EHAZE Euskal Herriko AntzerkiZale Elkartea
Enparan Dorretxea (3.solairua), Foru Ibilbidea 18, 20730 AZPEITIA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 150097 / 675945734

Lege oharra | Harremanetarako

WAI-A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta