RSS harpidetza facebook youtube Harremanetarako
Euskara
Ehaze logotipoa EHAZE ezagutu

ALBISTEAK

AULESTIKO ANTZERKI TOPAKETAK 2016

ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskaraz aritzen garenon topagunea da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero Aulestin zabaltzen den gunea. Aurten, martxoaren 28tik apirilaren 2ra.

 

 

gehiago irakurri 2016-02-18

DURANGOKO AZOKAREN BIDEOA

Hona hemen iazko Durangoko Azokari buruzko bideo ederra, Eñaut Gantxegik egina:

gehiago irakurri 2016-02-09

Kafie eta Berbaren kronika

KAFIE ETA BERBA

Antzerki eskolak mintzagai, Durango, 2015/12/05

 

Hirugarren urtea da Szenatokiak Kafie eta Berba solas-gunea antolatzen duela Durango Azokaren barruan. Oraingo honetan antzerki eskolak izan dira hizpide eta, San Agustin antzokian bildutako lagunak gutxi izan badira ere, oso balorazio positiboa egin dute guztiek solasaren emaitzaz.

Hona hemen han berba egindakoaren laburpena:

 

gehiago irakurri 2016-02-02

DURANGOKO AZOKAK LAGA DIGUNA

2015eko Durangoko Azoka 50. urteurrenarena izan da. EHAZE bertan egon da San Agustin antzokiarekin batera SZENATOKIA guneko programazioa antolatzen. Ikasleentzako tailerrak, Kafie eta Berba, Eskutitzak antzezlana, Antzerki Maratoia eta Zirko Anabasa.

Szenatokiaren web gunean izandako ekitaldien berri izango duzu.

gehiago irakurri 2016-01-05

ANTZERKI ESKOLEN EGUNA AZPEITIKO TOPAKETETAN

Aurtengo Antzerki Eskolen Egunean Metrokoadroka kolektiboak ekintza berezi batzuk prestatu ditu, lelo honen pean:

EZ GARA KULTURA GOSE, KULTURA DA GOSEA!

Zatozte parte hartzera!

gehiago irakurri 2015-10-26

XXXIII Euskal Antzerki Topaketak Azpeitian

Urriaren 24an hasiera emango zaie XXXIII Euskal Antzerki Topaketei Azoeitian, Antzerkizale Egunarekin. Topaketak lau asteburutan zehar izango dira, azaroaren 21era bitartean, eta mota guztietako antzezlanak eta obrak ikusi ahal izango dira. Gainera, topaketen barruan, Antzerki Eskolen Eguna ospatuko da azaroaren 1ean, igandez.

 

gehiago irakurri 2015-10-26

BADATOR ANTZERKIZALE EGUNA!!!

Aurtengo Antzerkizale Eguna Azpeitian ospatuko dugu Oholtzaberri proiektuaren inaugurazioarekin batera.

Beti bezala, euskal antzerkia ospatuko dugu zenbait ekitaldirekin eta, bukaeran, sustapenean egindako lanagatik nabarmendu den pertsona bati emango diogu Antzerkizale Saria.

Azpeitian elkar ikusiko dugulakoan...

gehiago irakurri 2015-10-22

Ireki da ZUbi-ko III deialdia

Udazkenarekin batera ireki da aurten ZUbi deialdiaren III. edizioa.
Partaide garen zortzi kideok sortzaile berrien euskarazko proiektuak
bilatzen dituzte bultzada bat emateko.

gehiago irakurri 2015-10-15

BILATU

Loading

KRITIKAK

AGENDA

< Azaroa 2018 >
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  

BAZKIDE TXOKOA

Bazkide txokoa

HEMEROTEKA

BABESLEA

© 2011 EHAZE Euskal Herriko AntzerkiZale Elkartea
Enparan Dorretxea (3.solairua), Foru Ibilbidea 18, 20730 AZPEITIA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 150097 / 675945734

Lege oharra | Harremanetarako

WAI-A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta